
2023eko abenduaren 1a
Eg.
2023eko abenduaren 1a
Eustaten arabera, EAEko BPGa %1,6 igo da 2023ko hirugarren hiruhilekoan, iazko epe berarekin alderatuz gero. Urteko bigarren hiruhilekotik, aldiz, %0,2 egin du gora. Enplegua ere %1,6 hasi da urtetik urtera, eta azken hiruhilekoarekin alderatuta, igoera %0,4koa izan da. Hortaz, iazko hirugarren hiruhilekoan baino 15.325 lanpostu gehiago izan dira aurtengoan.
Euskal estatistika erakundeak azaldu duenez, EAEko BPGa euroguneko ekonomia eta Europako Batasuneko herrialdeen batez bestekoa baino %0,1 handiagoa izan da.
Hala, eskaintzari dagokionez, bilakaera positiboa izan da sektore orotan, lehenengoan izan ezik. Lehen sektorean %2,3ko beherakada izan da eskaintzan. Industrian, %0,2 igo da eta zerbitzuetan %2.