%0,4 hazi da EAEko ekonomia urteko bigarren hiruhilekoan

BPGak gora egin badu ere, atzeraldian dago industria sektorea, %0,6 egin baitu behera epe berean

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Eustatek argitara eman dituen datuen arabera, EAEko Barne Produktu Gordina % 0,4 igo da aurtengo bigarren hiruhilekoan, urteko lehen hiruhilekoarekin alderatuz gero. Era berean, urte arteko igoera %1,5ekoa izan da. Enpleguari dagokionez, urteko lehen hiruhilekotik bigarrenera %0,7ko igoera izan da, eta iazko epe berarekin alderatuz gero, %1,5 egin du gora. Hala, 2022ko bigarren hiruhilekoan baino 14.270 lanpostu gehiago izan dira.

Dena den, sektoreka aztertuta, industriaren atzeraldia nabarmendu beharra dago, izan ere, aurtengo bigarren hilabetean %0,6, egin du behera industriak, eta urte arteko tasa ere negatiboa izan da (-%0,5).

Hala, Araban izan da ekonomiaren hazkunde handiena (%1,6) urteko bigarren hiruhilekoan. Gipuzkoak %1,5 egin du gora eta Bizkaiak %1,4.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK