Donald Trump AEBetako presidenteak muga-zerga sistema berri bat ezarri asmo du, gaur goizean iragarri baitu 60 herrialderi %10 eta %12,5 arteko muga-zergak jarriko dizkiela.
Otsailean abiarazi zuen %10eko behin behineko muga zerga orokorraren indarraldia amaitu eta berehala ezarri du Washingtonek merkataritza sistema berria. Herrialdea eta merkatuaren arabera ezarriko ditu muga-zergak. Horrela, 17 herrialdeetatik jasotako inportazioek %10eko muga-zerga ordaindu beharko dute, eta beste batzuek %12,5ekoa.
Europako Batasuneko herrialdeetako inportazioek %10eko muga-zerga ordaindu beharko dute. Indiak, Japoniak, Hego Koreak, Taiwanek, Suitzak, Kanadak eta Erresuma Batuak produktu motaren eta jatorriaren araberako tasa ordaindu beharko dute, eta Argentinak, Kanadak, Guatemalak, Hondurasek, Indonesiak, Pakistanek edota Bangladeshek %10eko muga-zerga izango dute, besteak beste.
Petrolioa, gasa, ongarriak eta zenbait elikagai muga-zergetatik salbuetsita izango direla argitu du AEBetako gobernuak. Aitzitik, zenbait herrialde dagoeneko kexu agertu dira neurri berrien aurrean. Australiako gobernuak muga-zergak kentzeko eskatu du, Txileko gobernua prest azaldu da AEBrekin negoziatzeko, muga-zerga horiek ezabatu asmoz, eta Brasilek ere AEBetako gobernuaren aurka egin du, neurria erabat arbitrarioa dela aldarrikatuz.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta