• EKONOMIA
  • 1,3 milioi afiliatu baino gehiago daude Hego Euskal Herrian

1,3 milioi afiliatu baino gehiago daude Hego Euskal Herrian

Abuztuan baino 9.259 afiliatu gehiago zenbatu dira irailean

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2023ko urriaren 3a - 12:45
Eg. 2023ko urriaren 3a - 12:47

Gizarte Segurantzako kotizatzaileen kopuruak gora egin du Hego Euskal Herrian. Udan behera egin ostean, udaberriko datuetara itzultzen ari da kopurua. Hala, Espainiako Gobernuko Gizarte Segurantza, Inklusio eta Migrazio Ministerioak emandako datuen arabera, abuztuan baino 9.259 afiliatu gehiago daude irailean Hego Euskal Herrian. Araban izan da hazkunde handiena (%1,54), Bizkaian (%0,96), Gipuzkoan (%0,38) eta Nafarroan (%0,25).

 

Urte arteko tasari dagokionez, iazko irailean baino 25.778 afiliatu gehiago daude Hego Euskal Herrian. Nafarroa, Gipuzkoan eta Bizkaian %2 inguru egin du gora kotizatzaile kopuruak azken urtean. Araban, aldiz, %1,56. Hala, denera 1.301.126 afiliatu daude, azken urteotako iraileko datu onena.