• EKONOMIA
  • 15 proiektuko teknologiko aurkeztu dira Hazikoop Up! programaren lehen deialdira

15 proiektuko teknologiko aurkeztu dira Hazikoop Up! programaren lehen deialdira

100.000 euroko aurrekontua du Hazikoopek sustatutako programak. Kooperatiba berrien hazkundea bultzatzea du helburu

Argazkia: Hazikoop
Argazkia: Hazikoop
2026ko ekainaren 19a - 11:19

Hazikoop kooperatibak sustatzeko elkarteak Hazikoop Up! izeneko deialdia abiarazi du, hainbat proiektu teknologikori laguntzeko asmoz. Antolatzaileek azaldu dutenez, 15 proiektu aurkeztu dira deialdira, eta hautatakoak izango direnek 100.000 euroko aurrekontua duen programa batean parte hartuko dute, Bilboko B Accelerator Tower (BAT) dorrean.

 

Deialdiaren lehen edizioa izango da, eta Marta Areizaga Hazikoopeko zuzendariak oso positibotzat jo du egitasmoak izan duen harrera: "aurkeztutako proiektuen aniztasunak eta kalitateak erakusten du Euskadin ekintzailetza-potentzial handia dagoela, ekimen berritzaileak garatzeko prest, parte hartzen duten eta lurraldearekin konprometituta dauden enpresa-ereduetatik abiatuta. Ikusten ari gara adimen artifiziala, digitalizazioa edo datuak aztertzeko sistema aurreratuak bezalako teknologiek ere beren espazioa aurkitzen dutela formula kooperatiboen barruan".

Inkubazio eta ondorengo azelerazio faseetan sartzen diren start-upei bultzada emango die Hazikoop Up! programak. Aurkeztutako proposamenen artean, erreskaterako eta larrialdietarako droneen fabrikazioarekin lotutako garapen teknologikoak, autonomoen eta enpresa txikien kudeaketa automatizatzeko adimen artifizialean oinarritutako plataformak, industria-instalazioen eraginkortasun energetikoa optimizatzeko tresnak, teknologia aurreratuetan espezializatutako prestakuntza-proiektuak, familien osasun emozionala hobetzeko irtenbideak eta laneratzera eta gizarte-ekintzailetzara bideratutako eredu berritzaileak aurki daitezke.

 

Ebaluazio batzorde batek hautagaitzak aztertu eta inkubazio-fasean sartuko diren proiektuak hautatuko ditu. Inkubazio-fasean, proiektu bakoitzerako 20 orduko tutoretza pertsonalizatua, bost modulutan egituratutako 15 orduko prestakuntza espezializatua eta ekosistema ekintzailean esperientzia handia duten profesionalen laguntza eskainiko dira, besteak beste.

Ondoren, potentzial handiena duten proiektuak azelerazio-fasean sartuko dira, eta 14 ordu gehiagoko ikastaroa jasoko dute marketinean, salmentetan, teknologian, komunikazioan, finantzetan, lege-alderdietan eta enpresa-lidergoan trebatzeko.

Programa Demo Day batekin amaituko da, eta bertan start-upek bere proiektuak aurkezteko aukera izango dute.