1.558 langabe gutxiago zenbatu dituzte maiatzean Hego Euskal Herrian

Orotara 137.287 langabe daude Lanbideren eta Lansareren bulegoetan erregistratuta

Lanbideren egoitzetako bat | Argazkia: Europa Press Lanbideren egoitzetako bat | Argazkia: Europa Press

Beheranzko joerari eutsi dio langabeziak maiatzean ere, SEPE Espainiako enplegu zerbitzuaren arabera, 1.558 langabe gutxiago zenbatu baitituzte Hego Euskal Herrian. Orotara 137.287 pertsona daude lanik gabe Lanbideren eta Lansareren bulegoetan erregistratuta, apirilean baino 1.558 gutxiago.

Urte arteko datuei erreparatuta, jaitsiera txikiagoa izan da aurtengo maiatzean. 3.566 langabe gutxiago zenbatu baitzituzten orduan. Hala ere, orduan baino 8.127 langabe gutxiago daude orain.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Nafarroan apirilean baino 832 langabe gutxiago daude (%2,70eko jaitsiera); Bizkaian 495 gutxiago (%0,81 jaitsita); Gipuzkoan 167 gutxiago (%0,59 jaitsita); eta Araban 64 gutxiago (%0,34 jaitsita).

Espainiako Gizarte Segurantzaren Ministerioaren arabera, maiatzean 8.104 kotizatzaile gehiago zenbatu dituzte. Iazko hil beretik, 21.877 afiliatu gehiago erregistratu ditu Gizarte Segurantzak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK