• EKONOMIA
  • %1,7 haziko da aurten Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako ekonomia Jaurlaritzaren arabera

%1,7 haziko da aurten Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako ekonomia Jaurlaritzaren arabera

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburua ekainean baino baikorrago azaldu da, orduan %1,6ko hazkundea aurreikusi baitzuen

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2023eko irailaren 25a
Eg. 2023eko irailaren 25a

Euskal Autonomia Erkidegoaren ekonomian hazkundea aurreikusten du Jaurlaritzak 2023 eta 2024rako. Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak gaur jakinarazi duenez, aurtengo hazkundea %1,7koa izango da, nahiz eta ekainean %1,6koa izango zela iragarri. Urteko bigarren hiruhilekoa “uste baino dinamikoagoa” izateak eragin du goranzko berriskupena. 2024ean, aldiz, %2,1eko hazkundea espero du Jaurlaritzak.

 

Aurreikuspen hauek, Eustatek azken hiruhilekoari buruzko datuak zabaldu ondoren berritu dituzte. Hala, aurten 13.000 lanpostu berri sortuko direla iragarri du Azpiazuk, eta beste 16.000 2024ean. Datu horiekin, urtea bukatzerakoan %7,7ko langabezia tasa aurreikusten du Jaurlaritzak, eta hurrengo urtean %7koa.

Aldi berean, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak inflazioaren moteltzea ere jakinarazi du, eta %2024an, %2ra itzultzea espero du. Barne Produktu Gordinari dagokionez, aurten %5,4 haziko da haren aburuz, eta %5 datorren urtean.

 

Dena den, Europako ekonomiaren hozteak ere eragin du Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako ekonomietan. Eustaten datuen arabera, aurtengo bigarren hiruhilekoan, hazkunde erritmoa %1,5era moteldu zen, 2022ko epe berean baino bost puntu gutxiago.