• EKONOMIA
  • 192 milioi euroko inbertsioa behar du EHUk, "funtsezko zerbitzuen degradazioa" saihesteko

192 milioi euroko inbertsioa behar du EHUk, "funtsezko zerbitzuen degradazioa" saihesteko

500 orrialdeko txostena entregatu dute Eusko Legebiltzarrean; 2026rako premien azalpen "zehatza" da

Argazkia: EHU
Argazkia: EHU
2025eko azaroaren 19a - 14:18
Eg. 2025eko azaroaren 21a - 11:38

EHUko errektore Joxerramon Bengoetxeak prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean, eta adierazi du 192 milioi eurotan zenbatu dutela unibertsitatearen “funtsezko zerbitzuen degradazio atzeraezina saihesteko ezinbesteko” inbertsioak.

 

Bengoetxea Ixone Fernandez de la Bastia Arabako Campuseko errektoreordea, Estitxu Garai Bizkaiko Campuseko eta Komunikazioko errektoreordea, Juana Goizueta Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Javier Varona gerentearekin batera izan da, eta 500 orrialdeko dokumentu “zehatz eta elebidunaren” aurrerapena egin dute.

Legebiltzarrean aurkeztu dute dokumentua, eta bertan jasotzen da “egungo finantzaketarekin estali ezin diren 2026rako premien azalpen zehatza”. Bengoetxeak azaldu duenez, dokumentuak “zazpi eremu handitan” egituratzen ditu unibertsitatearen beharrak.

 

 "Diagnostikoa egin dugu, lehentasunak ezarri ditugu eta zifrak jarri ditugu. Orain espero dugu Legebiltzarrak dokumentu hau merezi duen seriotasunez aztertzea eta 2026ko aurrekontuei egingo dizkieten zuzenketek euskal unibertsitate publikoaren benetako beharrei erantzutea”, adierazi du Bengoetxeak.