• EKONOMIA
  • 2008az geroztik izan den enpresa kopuru baxuena zenbatu zen abenduan EAEn

2008az geroztik izan den enpresa kopuru baxuena zenbatu zen abenduan EAEn

Gizarte Segurantzan afiliatutako autonomoak 62 gehiago izan ziren, guztira 166.949 izanik

Azaroan baino 311 enpresa gutxiago izan ziren abenduan | Argazkia: iStock
Azaroan baino 311 enpresa gutxiago izan ziren abenduan | Argazkia: iStock
2025eko urtarrilaren 13a

Gizarte Segurantzan afiliatutako EAEko enpresa kopuruak behera egin zuen 2024ko abenduan. Zehazki, azaroan baino 311 gutxiago zenbatu ziren, hots, 57.585. Datu hori 2008. urteaz geroztik zenbatu den zifra txikiena da. Hala adierazi du Confebaskek gaur bertan argitaratu duen txostenean.

 

2023. urtea 91 enpresa gehiagorekin amaitu bazen ere, 2024. urtean ez zen hala izan. Urte artean 326 enpresa gutxiago zenbatu ziren, hau da, %0,6ko beherakada izan zen; pandemia hasi zenean (2020ko otsailean) zeuden datuekin alderatuta, 2024ko abenduan 1.308 enpresa gutxiago zenbatu ziren, alegia, %2,2 gutxiago.

Afiliatutako autonomoak, ordea, 62 gehiago izan ziren, orotara, 166.949. Konkurtsoek ere %29,2 gorakada izan zuten 2024ko lehen bederatzi hilabeteetan, 2023ko epe berean baino 221 gehiago.

 

Enpresa horien kasuan igoera izan zen sektore guztietan: batik bat, eraikuntzan, 40 enpresekin (+%66,7); zerbitzuen sektorean 135 izan ziren (+%28,6); industrian, ordea, 44 (+%4,8).