• EKONOMIA
  • 2024ko Uda Ikastaroetarako proposamenak bidaltzeko epea zabalik da

2024ko Uda Ikastaroetarako proposamenak bidaltzeko epea zabalik da

Jasangarritasuna, hezkuntza, digitalizazioa, gobernantza, osasuna edota kultura jorratu nahi dira datorren urteko edizioan

Aurtengo edizioko hitzaldi bat | Argazkia: UIK
Aurtengo edizioko hitzaldi bat | Argazkia: UIK
2023ko azaroaren 2a - 12:30
Eg. 2023ko azaroaren 2a - 12:38

Datorren urteko Udako Ikastaroak antolatzen hasi dira jada. Gaurtik azaroaren 30era bitartean, proposamenak aurkezteko epea zabalik izango da. “Gizartean kezka iturri diren gaiei buruz aritzeko elkargunea” da UIK, eta gizarte eragileak, izan ikerlariak, akademikoak, enpresariak edota ikasleak, topatzeko gunea izaten jarraitu nahi du.

 

Modu honetara, gizarte eragileei ikastaroen antolakuntzan parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek. Jasangarritasuna, hezkuntza, digitalizazioa, gobernantza, osasuna edota kultura bezalako gaiak jorratu nahi dira 2024ko edizioan.

“Foro irekia eta inklusiboa” egin nahi dute beste urtebetez, eta ikastaro aplikatuak nahiz tailerrak eskainiko nahi dituzte. Proposamenak UIKen web orritik egin behar dira.