• EKONOMIA
  • 2024rako 5.742 milioi euroko gastu muga onartu du Nafarroako Gobernuak

2024rako 5.742 milioi euroko gastu muga onartu du Nafarroako Gobernuak

Aurten baino %9,6 handiagoa izango da gastua

Felix Taberna eta Jose Luis Arasti Nafarroako Gobernuko kontseilariak | Argazkia: Europa Press
Felix Taberna eta Jose Luis Arasti Nafarroako Gobernuko kontseilariak | Argazkia: Europa Press
2023ko urriaren 31 - 15:27
Eg. 2024ko otsailaren 1a - 10:43

Nafarroako Gobernuak hurrengo urteko gastu muga zehaztu du gaur. Gobernu kontseiluaren osteko agerraldian azaldu dutenez, 5.742,7 milioi euroko gastu muga ezarriko dute 2024rako, aurten ezarritakoa baino %9,6 gehiago, hau da, 504 milioi euro gehiago.

 

Jose Luis Arasti Ekonomia eta Ogasun kontseilariak azaldu duenez, egonkortasunaren aldeko apustua egin dute, eta gastu sozialari eta baliabide publikoak hobetzeari eman diote lehentasuna. Halaber, Arastiren arabera, Tokiko Ogasunen Funtsara bideratuta gastuak eta estatuari ordaindu beharreko ekarpena kenduta, hurrengo urteko gastu muga 4.509,9 milioi eurokoa izango da, 2023koa baino %6,7 handiagoa.

Datorren urteko aurrekontuei begira, lurraldeko BPGa 2024an %1,3 haztea aurreikusten dutela ere jakinarazi du kontseilariak, eta inflazioa %3,4ko izatea espero dute.