2026eko urtarrilaren 16a - 12:29
EAEko ekonomia %2,3 handitu zen 2025ean, 2024 urtearekin alderatuz gero. Hala aurreratu du gaur Eustat erakundeak, nahiz eta martxoaren 6an argitaratuko dituen behin betiko datuak, hain zuzen ere, 2025eko laugarren hiruhilekoko koiuntura-informazioa zehaztuta izatean.
BPGaz gain, Eustatek jakinarazi du enplegua %1,4 hazi dela, lanaldi osoko lanpostu baliokide gisa neurtuta. Zenbateko horrek esan nahi du gutxi gorabehera 14.000 enplegu sortu direla urte osoan zehar.
2025eko laugarren hiruhilekoa
Erakundeak aurreratu zuenez, 2025 urteko azken hiruhilekoan BPGak %0,5 egin zuen gora, hirugarren hiruhilekoaren aldean. Urte arteko hazkundea, ordea, %2,4koa izan zen. Enpleguari dagokionez, aurreko hiruhilekoaren aldean %0,4 igo zen, eta urte artean %1,4.