• EKONOMIA
  • 2026ko abuztuan EAEn ondasunen esportazioek %19,1 gora egin dute

2026ko abuztuan EAEn ondasunen esportazioek %19,1 gora egin dute

Esportazioek 1.797,1 milioi euroko balioa izan zuten, aurreko urteko hilabete berean 1.508,7 milioi euro izan zirenean. Produktu energetikoen esportazioak %172,3 igo dira, eta produktu ez-energetikoenak %13,3 igo dira

Banaketa zentro baten irudia | Argazkia: iStock
Banaketa zentro baten irudia | Argazkia: iStock
2026ko urriaren 20a - 13:36
Eg. 2026ko urriaren 20a - 14:55

Eustatek kanpo merkataritzaren estatistika txostena argitaratu du eta 2026ko abuztuan EAEn esportazioen igoera %19,1ekoa izan dela plazaratu du. Esportazioek 1.797,1 milioi euroko balioa izan zuten, aurreko urteko hilabete berean 1.508,7 milioi euro izan zirenean. Produktu energetikoen esportazioak % 172,3 igo dira eta produktu ez-energetikoenak % 13,3. Igoera nabarmenena Araban gauzatu da, esportazioek %34,9 egin dute gora. Bizkaian igoera %23,7koa izan da eta Gipuzkoan %6,6koa.

 

Arabako esportazioetan nabarmentzen diren partida nagusien artean, “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” partidaren % 87,1ko igoera dago. Berarekin bat “Kautxuzko pneumatiko berriak” partidan % 223,5eko igoera egon da eta “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” partidan % 68,4ko igoera izan da. Bizkaian hiru partida nagusien esportazioak igo dira: “Petrolioaren olio finduak” %194,2 igo da, “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” %12,2 eta “Turboerreaktoreak, turbopropultsoreak eta gainerako gas-turbinak, piezak eta osagarriak barne” partida %11,6 hazi da. Gipuzkoako igoera hiru partida hauen esportazioetan ikusi da: “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” baliorik handieneko partidak % 4,7ko igoera izan du, “Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak” partidak % 9,5ekoa eta “Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako” partidak % 1,4. Esportazioen hiru hartzaile nagusiak Frantzia (305,5 milioi euro), Alemania (232,1 milioi euro) eta Ameriketako Estatu Batuak (134,1 milioi euro) izan dira.

Ondasun inportazioek %14,3 igo dira ere 2026ko abuztuan. Eustaten datuen arabera inportazio energetikoen (% 33,4) eta ez-energetikoen (% 8,3) igoeraren ondorioz gauzatu da. Inportazioek gora egin dute hiru lurralde historikoetan. Bizkaiak igoerarik handiena izan du, %18,8koa, produktu energetikoen igoeraren ondorioz. Araban %15,4 egin dute gora eta Gipuzkoan 0,7. 2026ko abuztuan, inportazioen jatorrizko herrialde nagusiak Alemania (206,4 milioi), Txina (175,4 milioi) eta Mexiko (157,1 milioi) izan dira. Inportazio-partiden sailkapenaren buru "Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak" izan da, partida horren inportazioek aurreko urtearen aldean % 70,2ko igoera izan du.

 
Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera | Irudia : Eustat
Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera | Irudia : Eustat

 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain