2.297 langabe gutxiago zenbatu dituzte apirilean Hego Euskal Herrian

Gizarte Segurantzan 5.420 afiliatu gehiago daude

Lanbideren bulegoetako bat | Argazkia: Irekia Lanbideren bulegoetako bat | Argazkia: Irekia

Hego Euskal Herrian 138.845 langabe daude orotara, martxoan baino 2.297 gutxiago, eta 2022ko apirilean baino 20.936 gutxiago, SEPE Espainiako enplegu zerbitzuak eskainitako datuen arabera. Hala, langabeziak beheranzko bideari eutsi dio hirugarren hilabetez jarraian.

Nafarroa izan da lanik ez duten pertsonen beherakada handiena izan duen lurraldea, 1.106 langabe gutxiago zenbatu baitituzte apirilean. Orotara, lanik gabeko 30.844 pertsona daude Nafarroan. Bizkaian, berriz, 654 langabe gutxiago daude; Araban, 311 gutxiago; eta Gipuzkoan, 226 gutxiago. Guztira 108.001 langabe zenbatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan.

Datuok 2008az geroztik izan den langabezia tasarik onena erakusten dute, eta 1,3 milioi langiletik gora daude lehen aldiz Hego Euskal Herrian. Apirilean, beste 5.420 afiliatu lortu ditu Gizarte Segurantzak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK