• EKONOMIA
  • %2,3 apaldu dira EAEko ondasunen esportazioak

%2,3 apaldu dira EAEko ondasunen esportazioak

Energia produktuen esportazioa %28,5 handitu zen iazko azaroan

Bilboko portua | Argazkia: iStock
Bilboko portua | Argazkia: iStock
2026eko urtarrilaren 20a - 15:12

Eustat estatistika erakundeak zabaldutako azken datuen arabera, 2025eko azaroan, Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen esportazioak %2,3 egin zuten behera, 2024ko epe beraren aldean. Denera, 2.461,8 milioi euro esportatu ziren. Tartean, energia produktuen esportazioa %28,5 handitu zen, gainerakoena, aldiz, %3 murriztu.

 

Azaroko merkataritza saldoa positiboa izan zen, 257,7 milioi eurokoa, izan ere, inportazioak 2.204,1 milioi euro izan ziren, 2024ko epe berean baino %3,4 txikiagoak. Hala, estaldura tasa %111,7koa izan da.

Inportazioetan, halaber, energia produktuak %33 murriztu ziren. Gainerako ondasunen inportazioa, aldiz, %6,7 hazi zen.

 

Lurraldeka, Arabako esportazioak %13,9 murriztu ziren azaroan, iazko epe beraren aldean. Gipuzkoan %6,7 igo ziren eta Bizkaian % 1,1.

Inportazioei dagokienez, Araban %24,8 handitu ziren, eta Gipuzkoan %2,5. Bizkaian beherakada nabarmena izan zuten: -%18,9