• EKONOMIA
  • 26 mila milioi eurotik gorako esportazioak egin dira EAEko industria sektorean

26 mila milioi eurotik gorako esportazioak egin dira EAEko industria sektorean

Eustaten arabera, 2021ean industria sektorean egindako esportazioen balioa Barne Produktu Gordinaren %147 izan da

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2023eko uztailaren 12a

EAEko industria sektoreko enpresa gehientsuenek atzerrira begiratzen dute, izan ere, Eustatek zabaldutako datuen arabera, 2021ean industriaren esportazioak BPGaren %147 izan dira EAEn, hots, industriako esportazioek industriako BPGaren aldean duen proportzioa azaltzen du adierazle honek. Hala, 26.022 milioi euroko esportazioak egin dira 2021ean, eta 21.282 milioi euroko inportazioak, eta esportazioen balioa inportazioen aldean 122,3koa izan da.

 

Eustaten arabera, EAEko industriak “susperraldi nabarmena izan du Covid-19aren pandemiaren ondorio kaltegarrien ostean” eta industriaren balio erantsia suspertu egin dela jakinarazi du. Europar Batasuna da susperraldi horren buru %6,7ko hazkundea izan duelarik, EAE %6,1 hazi da Eustaten arabera, Frantzia eta Alemania %4,5 eta Espainia %6,6.

Salmentei dagokionez, EAEk pandemia osteko beherakadari buelta eman dio eta %18,6ko igoera izan du. Halaber, EAEko hogei eskualdeetatik 19tan hazi dira salmentak.

 

Enpleguari dagokionez, industriak guztiko enpleguaren %19,9 hartu du 2021ean, eta Europar Batasuneko batez bestekoaren gainetik egoten jarraitzen du. Enplegua, metalurgia eta produktu mekanikoak, makineria eta ekipoa eta garraio-materialen sektorean metatzen da batik bat.

Era berean, berrikuntza arloan egindako inbertsioa ere nabarmentzen du Eustatek. Industria sektoreak berrikuntza jardueretan 2021ean egindako gastua EAEko gastu osoaren %37,7an izan da.