
Denbora luzez beheranzko joera izan badu ere inflazioak, azken hiru hilabeteetan goranzko bidea hartu du berriz ere Espainiako estatuan. INEk iraileko behin-behineko datuak iragarri ditu gaur, eta %3,5 kokatu da inflazioaren urteko tasa irailean. Argindarraren eta erregaien prezioen igoerak eragin du KPIaren hazkundea.
Behin betiko datuak urriaren erdialdean emango ditu INEk, baina goranzko joera agerikoa da, eta are Espainiako Gobernuak energiarako laguntzak kentzea aurreikusten du. Abuztuan baino bederatzi hamarren handiago da irailean inflazioa, eta 2022ko ekainetik hilabete bakarrean izandako hazkunderik handiena ere bada.
Ekainean KPIa %1,9an kokatu zenetik (EBZk helburu bezalaza ezarritako %2a baino beherago), hiru hilabetez segidan igo da ondasun nahiz zerbitzuen prezioa. Hala eta guztiz ere, azpiko inflazioak behera egin du zertxobait, hiru hamarren, hain justu ere, eta irailean, %5,8an kokatu da.