
Aurtengo otsailean iazkoan baino %3 garestiago daude prezioak. INE Espainiako estatistika erakundeak aurreratutako datua da; KPIa hamarren bat handitu da urtarriletik otsailera.
Joan den ekainetik izan duen mailarik altuena da, eta igoeraren arrazoi nagusia argindarraren garestitzea izan da. Gogoratu beharra dago 2025aren hastapenetatik elektrizitatearen BEZa %21ean dela berriro ere, eta lehenago %10ean zegoela.
Erregaien prezioak, berriz, behera egin du, iazko epe berean baino gutxiago garestitu baitira.
Inflazioak bosgarren hilabetez segidan gora egin badu ere, azpiko inflazioak (elikagai freskoak eta energia kontuan hartzen ez dituenak) behera egin du hiru hamarren, eta %2,1ean kokatu da. 2021eko abenduaz geroztik izan duen baliorik txikiena da, eta Espainiako Gobernuko Ekonomia Ministerioak nabarmendu du tasa hori EBZk ezarritako %2ko helburutik gertu dela.