• EKONOMIA
  • %4,5 murriztu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako esportazioak

%4,5 murriztu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako esportazioak

Energia produktuen esportazioak igo badira ere, gainerako ondasunek behera egin dute

Argazkia: Pasaiako Portu Agintaritza
Argazkia: Pasaiako Portu Agintaritza
2026eko martxoaren 23a - 17:24

Nazioarteko gatazkek eta tentsio geopolitikoak sortutako ziurgabetasunak eragina izan du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako enpresen jardueran. Izan ere, Eustaten arabera, EAEko ondasunen esportazioak %4,5 murriztu dira urtarrilean, iazko epe beraren aldean. Orotara, 2.162,3 milioi euro esportatu dira; 2025eko urtarrilean, aldiz, 2.264 milioi euro esportatu ziren.

 

Energia produktuen esportazioak %169,3 handitu dira. Hori bai, beherakada gainerako produktuen esportazioan eman da, %6,8 murriztu baitira. Halaber, Frantziara (335,7 milioi euro), Alemaniara (317,7 milioi euro) eta Erresuma Batura (183,7 milioi euro) egin dira esportazio gehienak.

Lurraldeka, Araban esportazioak %18,4 murriztu dira eta Gipuzkoan %2,7; Bizkaian, berriz, %7,3 handitu dira.

 

Gauzak horrela, urtarrilean merkataritza-saldoa positiboa izan da (113,2 milioi euro ingurukoa), eta estaldura-tasa %105,5ekoa.

Inportazioei dagokienez, %6,1 apaldu dira, iazko epe beraren aldean. Energia produktuen inportazioek %34,1 egin dute behera urteko lehen hilabetean, eta gainerako ondasunen salmenta %2,6 handitu da.