• EKONOMIA
  • 489 enpresa eta norbanakok 966 milioi euroko zorra dute EAEko ogasunetan

489 enpresa eta norbanakok 966 milioi euroko zorra dute EAEko ogasunetan

600.000 eurotik gorako zordunen zerrenda argitaratu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ogasunek

Bizkaiko foru ogasuna | Argazkia: Europa Press
Bizkaiko foru ogasuna | Argazkia: Europa Press
2025eko ekainaren 30a
Eg. 2025eko ekainaren 30a

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru aldundiek publiko egin dute gaur euren ogasunetan zordun handienen zerrenda. Bizkaiaren kasuan, 600.000 eurotik gorako zorra duten 347 zergadun zenbatu dituzte, denera ia 595 milioi euro zor dituztelarik.

 

Zerrendan lehena Habidite konpainia aurkitzen da, Afer taldeak sortu zuena, zeinak 63 milioi euroko zorra duen. Bigarrena, Iurbenor Promociones enpresa da, 52,3 milioi euroko zorrarekin. Halaber, beste ustebetez zerrendan ageri dira besteak beste: GM Fuel Tank (35,4 milioi euro), Moldis Echarro S.L. (20,4 milioi), Industrias Doméstico (18,6 milioi), Abaroa S.A. (16,3 milioi), Zorzal Siglo XXI (13,6 milioi) eta José Ignacio Basañez Elexpuru (13,6 milioi).

Gipuzkoan, aldiz, 82 norbanako eta enpresek 203 milioi euroko zorra dute. Kasu honetan ere, 600.000 eurotik gorako zorra dutenak kontuan hartzen dira. Aurreko urteko ekainean argitaratutako zerrendarekin alderatuta, bederatzi zergadun berri sartu dira, 10,3 milioiko zorrarekin guztira, eta 9 zergadun atera dira 109,7 milioi euro zor zituztenak.  

 

Zor handiena dutenen artean dira Jose Ramon eta Juan Miguel Osinalde Echaniz anaiak, zeinak 40 milioi euroko zorra duen bakoitzak, Fagor Etxetresnak kooperatiba (14,5 milioi euro), Tecfrindus (6 milioi) edota Ramon Vizcaino Refrigeracion (5,4 milioi).

Azkeni, Araban 600.000 eurotik gora zorra dutenak 60 norbanako eta entitate dira, 168 milioi euroko zorra bilduta. Zehazki, 53 pertsona juridiko dira eta zazpi pertsona fisiko. Zordun nagusiak dira Goya Sesenta y Nueve SL (20 milioi euro), Guillermo Ignacio Asarta Albizu (14,4 milioi), Eguren Vitoria SA (12,9 milioi) eta Ros Casares Centro del Acero SL (12,2 milioi).