%4ko deflaktazioa iragarri du Eusko Jaurlaritzak PFEZren tarifaren tarte guztietan

Inflazioari aurre egiteko neurri bezala aurkeztu du, herritarrek eskura diru gehiago izan dezaten

Lehendakaria eta hiru haldun nagusiak deflaktazioaren iragarpena egitera bidean | Argazkia: Europa Press Lehendakaria eta hiru haldun nagusiak deflaktazioaren iragarpena egitera bidean | Argazkia: Europa Press

Eusko Jaurlaritzak eta hiru aldundiek %4ko deflaktazioa ezarriko dute Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) tarte guztietan. Inflazioak errentaren gaineko zergan duen eragina orekatzea da deflaktazioaren helburua. Urte hasieran %1,5 deflaktatzea erabaki zuten, eta, beraz, %5,5eraino iritsiko da. Iñigo Urkullu Lehendakariak jakitera eman duenez, “herritarren poltsikoan diru gehiago” jartzea da zergaren helburua.

Hala ere, deflaktazioaz gain, kenkari sorta batzuk ere onartu dituzte. Tartean, 30.000 eurora arteko errenta oinarri orokorra duten zergadunentzat 200 euroko kenkaria onartu dute; aitorpenaren oinarria handitu ahala, berriz, 30.000 euro eta 35.000 euro bitartean, 200 euroko kenkaria gutxinaka murrizten joango da. Neurri horrekin ogasunek 110 milioi euro gutxiago bilduko dituzte.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek beste neurri finantzario batzuk ere hartu dituzte, langile autonomo eta enpresen esku likidezia gehiago jarri asmoz. Hala, autonomoak, aurtengo hirugarren eta laugarren hiruhilekoetako ordainketa zatikatuak egiteko betebeharretik kanpo izango dira. Enpresen kasuan 50 milioi eurotik beherako eragiketa bolumena duten taldeetan sartuta ez dauden enpresek ere ez dute zergaren ordainketa aurreraturik egin beharrik izango.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK