Leartibai Fundazioak, Bizkaia Gazteak Lea-Artibai egitasmoaren baitan, Lea-Artibaiko Enplegu Azokaren edizio berri bat egingo du datorren ekainaren 15ean, Markina-Xemeinen. Orortara, 50 lan eskaintza baino gehiago egongo dira. Antolatzaileek azaldu dute ehlburu nagusia dela “Lea-Artibaiko gazteen laneratzea eta enplegagarritasuna sustatzea”.
Lea-Artibai Berrikuntza Gunean egingo da azoka, goizeko 10:30etik 13:30era. Bertan , gazteek euren kurrikulumak enpresei eskura emateko aukera izango dute, eta baita aurrez aurre enpresekin harremanetan jartzeko ere.
Besteak beste, Burdinola Safer Labs, Cikautxo, Fagor Arrasate, Itsaskorda, Laboral Kutxa, Lanbide, Lantegi Batuak, Maier edota Nemak konpainiak izango dira azokan. Leartibai Fundazioa ere bertan izango da eskualdeko merkataritza, turismo eta ostalaritzan lan egin nahi duten gazteen kurrikulumak jasotzen.
Era berean, enplegu azoka baliatuz, Leartibai Fundazioak eta Lea Artibai Ikastetxeak 25. eta 50. Urteurrenak ospatuko dituzte.