5.328 milioi euroko aurrekontua proposatu du Nafarroako Gobernuak

Aurrekontuen erdia baino gehiago jasoko dute Osasun, Eskubide Sozial eta Hezkuntza departamentuek

Elma Saiz Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilaria | Argazkia: Nafarroako Gobernua Elma Saiz Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilaria | Argazkia: Nafarroako Gobernua

Aurrekontuak izateko "atarian" dago Nafarroako gobernua. Hala adierazi du gaur Elma Saiz Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak, aurreproiektuaren xehetasunak azaltzeko agerraldian. 5.238 milioi euroko aurrekontua izango da, iaztik % 9 igota, "inoizko handiena". Finantza gastuak gehituta, 5.749 milioi eurokoa izango dela nabarmendu du Saizek.

Aurrekontuok finkatze aldera, bi alderdi izan dituzte kontuan: "ezjakintasun garaian gizarte-babesa indartzea, eta ahalegina egitea ekoizpen eta demografia eredua eraldatzeko, Europak bultzatzen duen ereduarekin bat egiteko". Horregatik, inbertsioaren erdia baino gehiago —% 53— arlo sozialeko departamentuetara bideratuko da; 2.800 euro jasoko dituzte Osasun, Eskubide Sozial eta Hezkuntza departamentuek. Aldiz, hazkunde handiena Gizarte Harremanetarako, eta Ekonomia eta Enpresen Garapenerako departamentuen aurrekontuan izango da, % 31,32 eta % 28,7koa, hurrenez hurren.

Aurrekontuen parte batek Europan du jatorria. Next Generation funtsetatik etorritako 249 milioi euro inbertituko dira, horietatik 185,5 milioi euro Susperraldirako eta Erresilientziako Mekanismotik, eta 63,5 milioi REACT programatik.

Aurrekontuekin batera zerga neurriak iragarri ohi ditu gobernuak. Oraingoan, baina, Saizek ez du halakorik aurkeztu.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK