56 milioi kilo mahats bildu dira aurten Nafarroan

Lehorte nahiz eurite gogorren ondorioz, iazko sasoian baino lau kilo gutxiago jaso dituzte

Gaurko ekitaldiko une bat | Argazkia: Nafarroako Gobernua Gaurko ekitaldiko une bat | Argazkia: Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuak gaur jakinarazi duenez, aurten 56 milioi kilo mahats bildu dituzte aurten lurraldeko upategi eta mahastizainek. Iaz baino lau kilo gutxiago bildu dira denera, eta gobernuaren arabera, azken hilabeteetako lehorteek eta eurite gogorrek eragin dute beherakada.

Gaur egin dute urteko azken mahats mordoaren mozketa ekitaldia Erriberrin, eta abuztuaren 14ean hasi zen kanpainari itxiera eman diote. Bertan izan dira Jose Mari Aierdi Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko kontseilaria eta David Palacios jatorri izeneko kontseiluko presidentea. Hala, aurtengo uzta, iazkoa bezala, sekula egin den goiztiarrena izan dela azaldu dute. 83 upategik eta 1.600 mahastizainek, lehorteak direla eta, 10.000 hektareako mahastietan “mailaka eta egokien ikusten zuten unean” bildu dituzte mahatsak.

Aierdik azaldu duenez, mahastizainek eta upategiek egindako lana aitortu beharra dago, "esfortzua handia egin baitute, mahats bilketa zaila izan delako". Ildo beretik jo du Palaciosek, aurtengo uztan izandako oztopoak nabarmenduta, eta laborariek kalitatezko mahatsa biltzeko "egunerokotasunean buru-belarri lanean" ibili behar izan dutela azaldu du.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK