Eusko Jaurlaritzaren Alokabide programari 57 etxebizitza berri gehituko zaizkio. Berritasuna Jaurlaritzaren erosketa bati zor zaio: etxe horiek erosi dizkio Kutxabanki; zehazki, bankuak partaidetza osoa duen bi sozietateren jabetzakoak dira etxebizitza horiek guztiak. Orain, ordea, alokairu publikora bideratu ahal izango dira.
20 etxebizitzaren jabetza Harri Iparra S.A.U enpresaren jabetzakoak ziren, eta beste 37ak Harri Inmuebles S.A.U enpresarenak, eta orotara 5,7 milioi euroko prezioa izan dute, hots, 100.000 euro inguru etxebizitza bakoitzeko. Etxebizitzak hiru lurralde historikoetan daude banatuta.
Ez da Eusko Jaurlaritzak horrelako eragiketa bat egiten duen lehen aldia: legegintzaldian zehar 510 etxebizitza erosi dizkio Testari Donostian, 148 La Caixari Arrasaten eta 18 Jauregizarri Errenterian. Gaurkoan, akordioa Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak eta Iñaki Munduate bankuko Higiezinen Negozioko arduradun komertzialak sinatu dute; "Eskertzen dut Kutxabankek akordio hau lortzeko hartutako jarrera instituzionala; akordio horrek euskal gizartearen beharren zerbitzura jartzen du etxebizitza", adierazi du Itxasok.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta