Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikako Sailak jakitera eman duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko 61 enpresak jasoko dituzte Emakunderen laguntzak berdintasun-planak egiteko, guztira 400.000 euroko zenbatekoarekin.
Emakundek enpresei zuzendutako laguntzen deialdia egiten du urtero, berdintasun-diagnostikoak eta -planak egiten laguntzen dieten aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko. Diru-laguntza horren zenbatekoa bikoiztu egin zen duela bi urte, 200.000 eurotik 400.000 eurora.
Aurtengo edizioan 61 erakundek jasoko dute 1.000 eta 12.000 euro arteko diru-laguntza, Sailak emandako datuen arabera.
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariaren hitzetan, "beharrezkoa da enpresetan berdintasunaren kultura sartzea, eta berdintasun-diagnostikoak eta -planak egiteak aurrerapen garrantzitsuak ahalbidetzen ditu zentzu horretan".
Berdintasun-planak egiteko laguntza ekonomikoarekin batera, Emakundek enpresei ematen dien laguntza, gainera, erakundeei informazioa eta aholkularitza ematean zehazten da, erakundeetan berdintasun-neurriak diseinatzea errazteko webgunean eskuragarri dauden azterlan, prestakuntza-jardunaldi, gida eta bestelako tresna metodologikoen bidez.
Lan horiei berdintasunarekin konprometitutako enpresen sareak sortzeko laguntza gehitu behar zaie, bai enpresa publikoen sarearen bidez, bai berdintasunerako erakunde laguntzaileen Bai Sarearen bidez.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta