2025eko urriaren 31a - 09:44
62 urteko langile bat zendu zen atzo arratsaldean Iturmendin (Nafarroa). Zuhaitzak mozten ari zen gizona, eta adar handi bat gainera erori zitzaion. Zaurituta, hasiera batean egonkortzea lortu zuten larrialdi zerbitzuek, baina helikopteroan, Nafarroako Unibertsitate Ospitalerako bidean zela, hil egin da.
Iturmendiko Maugiaburu inguruan jazo zen ezbeharra, eta Foruzaingoa istripuaren arrazoiak ikertzen ari da.
LABen zenbaketaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuan hildako hirurogeigarren langilea da, horietatik hiru baso lanetan hil dira.