• EKONOMIA
  • 62 urteko langile bat hil da Arratzun, elektrokutatuta

62 urteko langile bat hil da Arratzun, elektrokutatuta

Baserri bateko teilatua konpontzen ari zen. Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute haren bizia salbatu

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2025eko martxoaren 17a
Eg. 2025eko martxoaren 17a

62 urteko gizon bat hil da gaur goizean Arratzun (Bizkaia), aire librean lanean ari zela goi tentsioko linea baten deskarga elektrikoa jaso ostean. Baserri bateko teilatua konpontzen ari zen, eta garabiarekin goi tentsioko kable bat ukitu du. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman du ezbeharraren berri. Behargina Portugalgoa zen, eta Bilbon bizi zen.

 

SOS Deiak larrialdietarako zerbitzuak goizeko 9ak pasata jaso du istripuaren abisua. Anbulantzia bat, suhiltzaileak eta Ertzaintzaren hainbat patruila bertaratu dira, baina langilea konorterik gabe geratu da eta ez dute haren bizia salbatzerik izan.

Iberdrolako langile batzuk eta Osalaneko teknikariak ere gerturatu dira istripua jazo den tokira. Osalanek hartuko du bere gain ikerketa.