Zazpi milioi kilo hegaluze harrapatu dira dagoeneko euskal kostaldean, Espainiako Estatuan arrantzatutakoaren %60, Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza, Portu eta Itsasertzeko sailburuordeak jakitera eman duenez.
Azkuek antxoa eta hegaluzearen arrantzaren azken datuak eskaini ditu Euskadi Irratian gaur goizean eginiko elkarrizketan, eta ohartarazi du Kantauri itsasoaren berotzea eragina izaten ari dela berdela eta antxoaren egoeran, baita alga asiarraren hedapenean ere. Antxoari dagokionez, kuotaren %1 baino ez dela geratzen arrantzatzeko argitu du.
Sailburuordeak, halaber, adierazi du Kantauri itsasoaren berotzea "eztabaidaezina" dela eta dagoeneko berdelan ondorioak izaten ari dela; antxoaren kasuan, bere tamaina gero eta txikiagoa dela ere ohartu dira. "Datuak ukaezinak dira, pixkanaka gora doaz. Eta horrek, jakina, eragina du. Berdelaren kasuan, adibidez, ur sakonagoak bilatzen dituelako. Antxoaren kasuan ere, antxoaren tamaina txikiagoa dela nabaritu dugu", zehaztu du.
Alga asiarrari dagokionez, ohartarazi du Hondarribiraino kostalde osoan zehar hedatuta dagoela. "Horregatik, datorren urterako Aldundiekin eta Ingurumen Sailarekin hitz egingo dugu protokolo bat martxan jartzeko", gehitu du.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta