90 plazako Enplegu Publikorako Eskaintza onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Hautaketa prozesuetarako deialdia datozen hiru urteetan egingo da, eta % 8ko behin-behinekotasun tasa lortzea du helburu foru aldundiak

Irune Berasaluze Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailean | Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia Irune Berasaluze Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailean | Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

90 plazako enplegu publikoko deialdia iragarri du gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak. Diputatuen kontseiluak gaur onartu du 2023ko ekitaldiari dagokion Enplegu Publikorako Eskaintza (EPE), eta plaza horien hautaketa prozesuetarako deialdia datozen hiru urteetan egingo da.

Ohiko deialdia izango da, eta Irune Berasaluze foru aldundiko bozeramailearen esanetan, bi helburu nagusi izango ditu: “enplegu publiko egonkorra sortzen jarraitzea eta bitartekotasuna murriztea, eta erakundearen belaunaldi-aldaketari ekitea”.

90 plazak honela banatuko dira: administrazio orokorreko 25 teknikari, ogasuneko 18 goi mailako teknikari, hiru mediku, abokatu bat, albaitari bat, arkitekto bat, administrazio kudeaketako erdi mailako teknikari bat, bost gizarte langile, erizain bat, hamabi administrari, lau gidari, suhiltzaileen lau ofizial, suhiltzaileen bi sarjentu eta suhiltzaileen 12 kaporal.

Berasaluzek, era berean, egonkortze prozesuko deialdien egoeraren berri eman du. 2024ko abenduaren 31 baino lehen amaitu beharko dira behin-behinekotasuna murrizteko 20/2021 Legearen egonkortze prozesuei dagozkien 68 deialdiak. Hala, foru erakundea 422 plaza publikoren eskaintza kudeatzen ari da, eta % 8ko behin-behinekotasun tasa lortzea dute helburu.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK