• EKONOMIA
  • Abian da berdelaren kanpaina, %22ko kuota murriztuarekin

Abian da berdelaren kanpaina, %22ko kuota murriztuarekin

Antxoaren kanpaina asteburu honetan hastekoa zen, baina martxoaren 10era atzeratu dute

Getariako portua | Argazkia: Irekia
Getariako portua | Argazkia: Irekia
2025eko martxoaren 3a
Eg. 2025eko martxoaren 3a

Astelehen honetan abiatuko da aurtengo berdelaren kanpaina, iaz baino %22ko kuota txikiagoarekin. ICES Itsasoa Aztertzeko Nazioarteko Kontseiluak Atlantikoaren ipar ekialdean arrainaren egoera aztertu ostean, arrantzatzeko ahalmena murriztea erabaki du, 576.958 tonako muga ezarriz 2025erako. Hala, Europako Batasunari 26.351 tona dagozkio, eta horietatik 21.718 Espainiako Estatuari.

 

Itsasontzi batzuk jada abiatu dira itsasoan barrena, berdela Bizkaiko golkoan sartu ote den ikusteko asmoz.

Bestalde, Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak Kantauri itsasorako legatzaren arrantzarako baldintzak ere ezarri ditu. Iazko kuota bera mantenduko du, 10.953 tona, hain zuzen.

 

Antxoaren arrantzari dagokionean, asteburu honetan abiatzekoa zen, baina martxoaren 10era atzeratzea erabaki dute.