Abian da +Industry azoka BECen

Fabrikazio adimenduari loturiko 800 enpresa erakusketaritik gora bildu dira bertan

Argazkia: BEC Argazkia: BEC

+Industry azokak 20 herrialdetako 800 enpresa erakusketari baino gehiago, eta mila produktutik gora bildu ditu Barakaldoko BECen. Industriarako, digitalizaziorako, fabrikazio aditiborako eta 3D inprimaketarako fabrikazio prozesuen eta horniduren berritasun nagusiak, prozesu industrialetarako ekipamendua, eta aktiboak mantentzeko ekipoak izango dira bertan ikusgai gaurtik hasi eta ekainaren 8ra bitarte.

Lehen aldiz, gainera, industriari lotutako azoka ezberdinak topaketa bakar batean bildu dira: Addit3D, BeDigital; Maintenance; Pump & Valves; Workinn eta Azpikontratazio Azoka barne hartzen ditu +Industryk, azokari indarra emateko eta negozio aukerak biderkatzeko.

BECek jakitera eman duenez, besteak beste, automobilgintzari, energiari, siderurgiari edota zibersegurtasunari lotutako beharrezko guztia aurki dezakete bisitariek azokan, eta erakusketariek eta bisitariek negozioa egiteko aukera izango da bertan.

Merkatu oso garrantzitsuetatik iritsitako ia 80 herrialdetako profesionalak espero dituzte hiru egunez azokan. Halaber, erakusketariez gain, hitzaldi eta konferentzia ezberdinak ere izango dira.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK