Abian da Merkalan, Lanbideren enplegu eta prestakuntza azoka

Gaurtik ekainaren 2ra bitarte, lan bila dabiltzanak eta enpresak elkarrekin harremanetan jartzea du helburu

Merkalanen IV. edizioaren kartela | Argazkia: Merkalan Merkalanen IV. edizioaren kartela | Argazkia: Merkalan

Merkalan Lanbideren enplegu eta prestakuntza azoka da, lan egiteko enpresak bilatzen dituztenen eta enpresetarako langileak bilatzen dituztenen arteko topagunea. Hala, azokaren laugarren edizioa antolatu dute, eta, aurreko azken hiruretan bezalaxe, azoka birtuala izango da. Antolatzaileen esanetan, Merkalanek hautaketa-prozesuak bateratzeko, enpresei pertsonen kontratazioa errazteko eta beste enpresa batzuekin lankidetza-bideak, sinergiak eta sareak sortzeko aukera eskaintzen du.

Izen emandako enpresa bakoitzak bere espazio birtual propioa du, irudi korporatiboko elementuekin ere pertsonaliza litekeena. Halaber, dokumentazioa gehitu eta norbere lan eskaintzak erregistratzeko aukera ere badu, eta egutegi bat ere bai hautagaiekin online dituzte hitzorduak eta elkarrizketak antolatu ahal izateko. Horri lotuta, bisitariekin online harreman zuzena izateko bitarteko bat ere jarriko da parte hartzailearen eskura.

Lan bila dabiltzanek, berriz, enpresa bakoitzaren espazio birtualera sartzeko aukera izango dute, eta beraiekin harremanetan izango dira azokak iraun bitartean. Oraindik ere izena emateko aukera dago azokaren webgunean, feriamerkalan@lanbide.eus posta elektronikora idatzita, edota Araban eta Gipuzkoan 943 430 312 telefonora, eta Bizkaian 944 069 626 telefonora deituta.

Behin izena emanda, azoka birtuala ekainaren 2ra bitarte egingo da Merkalanen web atarian dagoen plataformaren bidez.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK