• EKONOMIA
  • AFM Clusterrek etorkizunari begiratu dio bere 80.urteurrenean

AFM Clusterrek etorkizunari begiratu dio bere 80.urteurrenean

Klusterreko erakunde eta ordezkariak bildu ziren atzo Donostiako Tabakaleran. Sektorearen erronkak izan zituzten hizpide

Argazkia: AFM Cluster
Argazkia: AFM Cluster
2026ko urriaren 2a - 11:50

80 urte bete ditu AFM Clusterrek eta urteurrena ospatzeko ekitaldia egin zuten atzo Donostian. Fast movers lelopean, topaketak 400 lagun baino gehiago bildu zituen, tartean enpresa elkartuetako ordezkariak, erakundeak, laguntzaileak eta industriari lotutako profesionalak.

 

1946an sortutako klusterreko zuzendari Xabier Ortuetak erakundearen bilakaera errepasatu eta fabrikazio aurreratuak gaur egun dituen erronka nagusietako batzuk xehatu zituen bere hitzaldian. Era berean, Carmen Pinto AFM Clusterreko presidenteak zortzi hamarkada hauetan erakundea eraiki duten pertsonengan eta enpresetan jarri zuen arreta.

Ekitaldian parte hartu zuten, halaber, Jordi Hereu Espainiako Gobernuko Industria eta Turismo ministroak, Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak, Jon Insausti Donostiako alkateak eta Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak.

 

AFM Clusterrek gaur egun bederatzi industria-elkarte eta fabrikazio aurreratu eta digitalari lotutako 850 enpresa baino gehiago biltzen ditu. Urteurrenak 1946tik egindako ibilbidea gogorarazteko balio izan zuen, baina, batez ere, erakundeak hurrengo etapari nola heldu nahi dion aurkezteko. Fast Movers kontzeptuak borondate hori laburbiltzen duela azpimarratu zuten atzo: “aldaketen aurrean abiaduraz mugitzea, lankidetzatik jardutea eta talde gisa aurrera egitea”.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain