• EKONOMIA
  • Bidaiari kopurua inoiz baino altuagoa izan da martxoan Bilboko aireportuan

Bidaiari kopurua inoiz baino altuagoa izan da martxoan Bilboko aireportuan

Datuak esanguratsuak dira, kontuan izanik Aste Santua martxoan izan zela iaz, eta aurten, ordea, apirilean

530.744 bidaiari izan ziren Bilboko aireportuan | Argazkia: iStock
530.744 bidaiari izan ziren Bilboko aireportuan | Argazkia: iStock
2025eko apirilaren 15a
Eg. 2025eko apirilaren 15a

Inoiz baino bidaiari gehiago pasa dira martxoan Bilboko aireportutik: 530.744 pertsona; aurreko urteko hilabete berean baino %4,6 gehiago dira horiek. Kontuan hartuta aurreko urtean Aste Santua martxoan izan zela eta aurten apirilean, gorakada are esanguratsuagoa da.

 

Gasteizko Forondako aireportuak ere aurreko urteko zifrak gainditu ditu, %0,7ko hazkundearekin eta 17.638 bisitarirekin. Hondarribian izan da gorakadarik nabarmenena, iaz baino %8,4 bidaiari gehiago pasa baitira aireportutik; hots, 37.000 pertsona.

Bidaiari kopuruaz gain, urtarriletik martxora bitartean gora egin du aireratzeen eta lurreratzeen kopuruak: iaz baino %3 gehiago izan dira Bilbon, %2,1 Forondan eta %5,9 Hondarribian.