• EKONOMIA
  • 1,2 milioi bidaiarik erabili dute Alavabus zerbitzua lehen seihilekoan

1,2 milioi bidaiarik erabili dute Alavabus zerbitzua lehen seihilekoan

Deskontu sistema erabakigarria izan dela dio Nogales foru diputatuak

Alavabus autobusa Gasteizko autobus geltokian | Argazkia: Europa Press
Alavabus autobusa Gasteizko autobus geltokian | Argazkia: Europa Press
2025eko abuztuaren 22a - 12:23

Alavabusek, Arabako hiriarteko eta eskualdeko garraio-zerbitzuak, 1,2 milioi bidaiari izan ditu 2025eko lehen seihilekoan, hau da, iazko kopurua baino %13,4 gehiago. Arabako Foru Aldundiak kudeatutako zerbitzuaren balantzea “oso positiboa” dela adierazi du, hain zuzen, Jon Nogales Mugikortasun Jasangarri eta Bide Azpiegituren saileko foru diputatuak. Aldi berean, eskerrak eman dizkie arabarrei zerbitzuarengan erakutsi duten konfiantzatik.

 

Diputatuaren ustetan, duela urte eta erdi ezarritako deskontu sistemak eragin zuzena izan du bidarien kopuruan, hazi egin baia BAT txartel pertsonalizatua erabiltzen duten erabiltzaile kopurua: 8.500 arabarrek dute jada, urte hasieran baino %21 gehiago. Izan ere, txartel pertsonalizatuari esker bidaiariek deskontu progresiboak izaten dituzte.