Alemania atzeraldi egoeran sartu da

Herrialdeko BPGa %0,3 txikitu da aurtengo lehen hiruhilekoan, pandemiaren aurreko maila baino beherago kokatuz

Alemaniaren atzeraldi teknikoak eragina izan dezake eurogunean | Argazkia: iStock Alemaniaren atzeraldi teknikoak eragina izan dezake eurogunean | Argazkia: iStock

Destatis Alemaniako estatistika erakundeak jakitera eman duenez, Alemania atzeraldi teknikoan dago. Izan ere, aurtengo lehen hiruhilekoan %0,3 txikitu zen bere barne produktu gordina eta jada bi hiruhilekoan jarraian egin du behera. Datuak kontuan hartuta, pandemiaren aurreko mailan baino beherago kokatu da bere barne produktu gordina.

Euroguneko ekonomia handienaren uzkurtze horretan eragina izan du familien gastuen beherakadak, familiek gutxiago gastatu baitzuten elikagaietan, edarietan, arropetan eta oinetakoetan, bai eta altzarietan ere, Destatisek azaldu duenez. Murriztu egin dira, halaber, auto elektrikoen eta hibrido entxufagarrien salmentak ere, halakoak erosteko laguntzak gutxitu egin direlako. Industria ere gorabeheratsua ari da izaten Alemanian, iazkoaren aldean jarduera %2 hazi delako, baina hazkundea eten egin delako martxoan.

Eurogunean duen eragina

Alemaniako BPGaren datuak beheranzko bidean direla ikusita, analista batzuek diote litekeena dela euroguneko hazkundeak ere beheranzko joera hartzea. Izan ere, Alemaniak pisu handia du euroguneko ekonomian, %28tik gorakoa, eta haren gorabeherek eragin handia izan ohi dute gunean. Hori dela eta, Eurostat Europako estatistika erakundeak lehen hiruhilekoan ekonomia txikitu egin dela baiezta dezake datozen egunetan, aurreko agerraldia %0,1 hazi zela esan bazuen ere. Ekainaren 8an da euroguneko BPGaren datu osatua ematekoa.

Testuinguru hori erronka handia da Espainiarentzat, turismoari lotuta Alemania delako atzerriko turista gehien erakartzen dituen hirugarren jatorria, urtean 10 milioi inguru, Erresuma Batuaren eta Frantziaren atzetik. Baina alemaniarrek 1.000-1.400 euro gehiago gastatzen dituzte batez beste bisitari bakoitzeko, INE Espainiako estatistika erakundearen arabera.

Turismoaz gain, tarteko ondasunekin batera guztira 34.000 milioi euro inguru inportatzen ditu Alemaniak urtean, Espainiako BPGaren ia hiru puntu. Gehien inbertitzen duten bederatzigarren ekonomia da, guztira ia 50.000 milioi euro.  

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK