• EKONOMIA
  • Alex Artetxe izendatu dute Basquenergy klusterreko presidente berri

Alex Artetxe izendatu dute Basquenergy klusterreko presidente berri

Arteche enpresako presidenteak Idom taldeko Luis Rodriguez Llopisen kargua hartuko du

Argazkia: Basquenergy
Argazkia: Basquenergy
2026ko ekainaren 19a - 12:01
Eg. 2026ko ekainaren 19a - 13:33

Euskal Autonomia Erkidegoko Basquenergy klusterrak Alex Artetxe hautatu du erakundeko presidente gisa. Arteche konpainiako presidentea da egun Alex Artetxe, eta Idom enpresako Luis Rodriguez Llopisen lekukoa hartuko du.

 

Basquenergy klusterrak 30 urte bete ditu aurten, eta ohiko batzar orokorra egin zuten atzo Barakaldoko BECen. Sektoreko 150 bat ordezkari izan ziren bertan, eta Artetxek adierazi zuen sektorea “une gakoan” dagoela.

Halaber, José Ignacio Hormaeche klusterreko zuzendari orokorrak EAEko energia industriaren zenbait datu eskaini zituen. Orotara, 28.000 enplegu sortzen ditu sektoreak egun, eta urtean 325 milioi euroko inbertsioa egiten du I+Gn.

 

Besteak beste, trantsizio energetikoak sortzen dituen aukerak probesteko deia egin zuten atzoko bilkuran. IEA Nazioarteko Energiaren Agentziako Araceli Fernández Pales ere izan zen topaketan, zeinak Net Zero teknologiak izan zituen hizpide, baita Txinako industriaren kostuak ere.