2018tik 2025ra murriztu egin da alokairurako eskuragarri zegoen etxebizitza kopurua. Halaxe diote Idealistak bildutako datuek, zeinak neurtzen duten epe luzeko alokairuko zenbat etxeren iragarkiak zeuden tarte horretan.
Datuek diotenez, 10.766 gutxiago dira EAEn 20.008 iragarki izatetik 9.242ra jaitsi baitziren. Alde horretan, bereziki eragin du Bizkaiko egoerak. Herrialde hartan 2018an 13.272 alokairuko etxebizitzen iragarkiak bazeuden, iaz 5.384 ziren. 7.888 gutxiago dira, horietatik erdia baino gehiago Bilbon —4.596 gutxiago—. Gipuzkoan beherakada 2.404koa izan da, 4.963tik 2.559ra igaro baita. Aipatzekoa da desagertu diren ia guztiak Donostian izan direla —2.056 gutxiago—. Araban, berriz, 474 gutxiago zenbatu dira —383ko jaitsiera soilik Gasteizen—, 1.773tik 1.299ra.
Nafarroari dagokionez, 5.060 iragarkitik 3.437ra pasa da, alegia, 1.623 gutxiago daude. Beherakada nabariena Iruñean izan da, 1.005ko jaitsierarekin
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta