Gipuzkoako Foru Aldundiak badu Ekonomia Sustapeneko zuzendari berri: Amaia Arregi Agirre. Arregik Unai Andueza ordezkatu du karguan, bigarren horrek Ane Insaustiren lekukoa hartu eta Ekonomia Sustapeneko diputatu izatera igaro ostean.
Arregi Zuzenbide Ekonomikoan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, eta Nazioarteko Abokatutzako masterra lortu zuen Bartzelonako Zuzenbide eta Ekonomiako Institutu Nagusiaren eskutik. LKS Next Legalen egin du lan ibilbidea, abokatu gisa. Batez ere zuzenbide sozietario, kooperatibo eta berregituraketa, bat-egite eta eskuratzeen eremuan aritu da.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta