2025eko azaroaren 4a - 11:30
Amaia Jugo Abasolo Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Bizkaia Talent elkartearen zuzendari izango da aurrerantzean. Jugo Artizarra Fundazioko zuzendari gisa zebilen 2023ko maiatzetik, eta kargua utziko du orain.
EHUn Ekonomian lizentziatua, ikertzaile bezala hasi zuen bere ibilbide profesionala. Ondoren, 15 urtez Elkargin aritu zen, lehenengo finantza analista lanetan, gero arrisku berezien saileko zuzendari gisa, eta, azkenik, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde zuzendari lanetan. Egun, BerriUp start-up azeleragailu programan ere lanean ari da, mentore gisa, eta Athletic Club Fundazioko patronatuko kide da.