Amazoneko langileek greba egingo dute Gabonetan

Enpresaren Trapagarango logistika zentroko langileak urte osoan negoziatzen aritu dira enpresarekin, baina ez dute akordiorik lortu

Argazkia: LAB Argazkia: LAB

Amazonek Trapagaranen duen lantegiko langileek Gabonetan greba egingo dutela adierazi dute. Orain urtebete hasi zituzten protestak, lan hitzarmen propio bat eta lan baldintzak hobetzeko eskatuz. Multinazionalak garraio sektoreko lan hitzarmena ezartzen die, eta urte osoa eman dute negoziaketetan.

Aitzitik, ez dira adostasun batera ailegatu, eta iazko Gabonetan egin bezala, aurten ere greba egingo dute langileek. Gainera, aurtengo grebaren deialdia iazkoa baino gogorragoa izango dela nabarmendu dute LAB eta ELA sindikatuek.

Ehun langile baino gehiagok osatzen dute Trapagarango Amazonen logistika lantegia, eta Bizkaiko garraiolarien lan hitzarmena aplikatzen zaie. Enpresarekin izandako negoziaketak “denbora galtze bat· izan direla salatu dute, ez baitute urte osoan “elkarrizketarako inolako borondaterik” azaldu.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK