
ELAk hitzarmen kolektibo bat sinatu du Amazonen banaketan aritzen diren bi azpikontratazioko enpresekin (Besaide Logistics eta Sonic Delivery). Sindikatuak azaldu duenez, hitzarmen horrek %31 arteko soldata igoerak ekarriko du datozen hiru urteetan, eta langileek lanpostuei eutsiko diete, multinazionalak azpikontratatutako bi enpresekin kontratua etengo balu.
Gaur Bilbon egindako prentsaurrekoan eman ditu sindikatuak xehetasunak, akordioa “aitzindaria” dela nabarmenduz. Izan ere, azaldu dutenez, Amazoneko langile horien baldintzak Espainiako mezularitza sektoreko hitzarmenaren bidez arautzen ziren orain arte.
ELAk ordezkaritza osoa du Besaide Logistics eta Sonic Delivery enpresetan. Bizkaiko Ezkerraldean eta Gasteizen diharduten enpresak dira. Sindikatuak argitu du aurten %25 igoera izango dela soldatetan, 2025ean %3 gehiaho eta 2026an, veste %3,1. Orain arte gutxieneko soldataren baliokidea zen kopurua jasotzen zuten beharginek.
Akordiok "lehen aldiz Amazonen kontratazio prekarioaren ereduan arrakala bat irekitzea dakar, multinazionala azpikontratatutako enpresa aldaketen aurrean, langileen enplegua bermatzera behartzen” duelako, adierazi dute ELAko ordezkariek. "Azpikontratatutako enpresa aldatzen bada, lantaldea enpresa berriaren parte izango da, aurreko baldintzei eutsiz". Sindikatuaren ustez, hori "guztiz berria da, horrelako akordio bat lortzen den lehen aldia baita".