• EKONOMIA
  • Andoaingo kamioilari bat hil da Burgosen, bero kolpe baten ondorioz

Andoaingo kamioilari bat hil da Burgosen, bero kolpe baten ondorioz

56 urte zituen beharginak eta autonomoa zen. LAB, ESK, Steilas, EHNE-Etxaide eta Hiruk elkarretaratzea deitu dute astelehenerako

Lan istripuen aurkako protesta bat | Argazkia: LAB
Lan istripuen aurkako protesta bat | Argazkia: LAB
2026ko ekainaren 26a - 14:47

LAB sindikatuak jakinarazi du Andoaingo garraiolari bat hil dela Burgosen, bero kolpe baten ondorioz. 56 urte zituen langileak, kamioilari autonomoa zen, eta kamioiko karga ateratzen ari zela, tenperatura altuek eragindako “shock multiorganikoa” izan duela argitu du sindikatuak.

 

LAB, ESK, Steilas, EHNE-Etxaide eta Hiruk osatutako intersindikalak elkarretaratzea deitu du datorren astelehenerako. Donostiako Andia kalean elkartu dira, Eusko Jaurlaritzaren eraikinaren aurrean.

LABek gogoratu du garraio sektorean lan heriotzen tasa bereziki altua dela, eta salatu du patronalak ez dituela prebentzio neurriak betetzen. Sindikatuaren esanetan, administrazioak utzikeriaz jokatzen du, eta ez ditu baliabide nahikoak bideratzen prebentzio neurriak bete daitezen.