65 herrialdeetako 39.000 profesional baino gehiagok parte hartu dute gaur amaituko den Makina-Erremintaren Biurtekoan. Azokaren 33. edizioa izan da aurtengoa eta antolatzaileak pozik azaldu dira topaketaren balantzea egiteko prentsaurrekoan. "Biurtekoa nazioarteko fabrikazio aurreratuaren urteko lehen erakusleiho handia bihurtu da, sektoreko berrikuntza ekarriko duten gakoak aurkeztuta. Gainera, industriak bereziki beharrezkotzat jo zituen egunetan egin du ", adierazi du Xabier Basañezek BECeko zuzendari nagusiak.
Orotara 1.543 enpresa erakusketari izan dira, 34 herrialdeetakok, eta modu horretara, BECeko pabiloiak “Europako epizentro” bilakatu dira. Gauzak horreka, “erabateko arrakasta” izan dutela adierazi du Basañezek, baita Mari Carmen Gorostiza azokako arduradunak ere: "BIEMHek industria berritzaile eta erresilientea nabarmendu du, testuinguru global konplexu batean. Ekitaldi indartsu batekin ireki dugu nazioarteko egutegia", esan du.
José Pérez Berdud AFM klusterreko zuzendari nagusiak ere azokaren balorazio positiboa egin du. Bere hitzetan, industriaren lehiakortasunarentzat garrantzitsua den azpisektoreak “indarra” erakutsi du egunotan. “65 urte geroago, Makina-Erremintaren Biurtekoak gure enpresen talentuaren eta gaitasunaren erakusleiho nagusia izaten jarraitzen du, eta industriak gure gizartearen aurrerabidean duen papera indartzeko funtsezko elementua da", azpimarratu du.
Antolatzaileek azaldu dutenez, bisitarien erdia baino gehiago atzerritik etorri dira, batez ere, Espainia, Portugal, Alemania, Frantzia, Italia, India, Mexiko, Txina eta Turkiatik. Halaber, interes gehien abiatze eta deformazio makinek izan dute (%27), ondoren, tresna eta osagaiek (%25) eta automatizazio, robotika eta digitalizazioak (%24).