Antxoa gaztearen biomasa 500.000 tonakoa da Bizkaiko golkoan

Aztik egindako ikerketaren arabera, azken urteetako joera positiboari eusten ari da, eta iaz neurtutako kopuru antzekoa izan da aurten

Argazkia: Azti Argazkia: Azti

Bizkaiko golkoan 500.000 antxoa gazte daudela neurtu berri du Azti zentro teknologikoak. Antxoa gaztea urtebetete baino gutxiago duena da, eta Aztik azaldu duenez, azken urteetako joera positiboari eusten ari da. 2022an zenbatutako kopuru antzekoa neurtu da aurten, antxoa gaztearen biomasa egonkor mantentzen ari delarik.

Juvena kanpainaren baitan egin du Aztik azterketa. Antxoa gaztearen populazioaz harago, beste hainbat informazio hartu dituzte kontutan, hala nola, espeziearen garapen iraunkorrerako funtsezko faktoreak, baldintza ozeanografikoak eta ekosistemaren beste osagai batzuekiko interakzioa.

Bittor Oroz Jaurlaritzako sailburuordeak azaldu duenez, “antxoa gazteen ugaritasuna eta banaketa espaziala ulertzea, haien egoera aztertzea eta biziraupenean eragiten duten ingurumen faktoreak aztertzea funtsezkoa da arrantza jardueraren iraunkortasuna indartzeko”.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK