• EKONOMIA
  • Apaltze bidean zen inflazioak gora egin du uztailean

Apaltze bidean zen inflazioak gora egin du uztailean

%2,6koa izan da inflazioa EAEn eta %2,4koa Nafarroan

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2023ko abuztuaren 11 - 10:08
Eg. 2023ko abuztuaren 11 - 10:11

INE Espainiako Estatistika Institutuak gaur eman ditu argitara uztaileko inflazioaren behin betiko datu ofizialak eta aurreikusi bezala, goranzko joera hartu. Martxotik behera egiten ari bazen ere, uztailean %2,6ean kokatu da EAEn eta %2,4ean Nafarroan.

 

Urte arteko inflazioa Espainian %2,3an kokatu da, ekainetik lau hamarren egin duelarik gora. Izan ere, ekainean %1,9an kokatu zen, Europako Banku Zentralak ezarritako %2ko helburutik behera. Bestalde, azpiko inflazioa %6,2an kokatu da.

Elikagaien prezioak izan dira inflazioaren igoera berriz honen erantzule nagusiak, %10,8 garestitu baitziren azken hilabetean espainiar estatuan. Zehatzago, EAEn %10,1ean kokatu da elikagaien prezioa eta Nafarroan %10,9an.

 

Era berean, hilabeteko inflazioaren aldaketa zerbitzu sektoreko prezioen gorakadak ere ekarri du. EAEn %3,4 egin baitu gora aisialdia eta kulturak ekainetik uztailera eta %1,3 ostalaritzak. Nafarroan, aldiz, %4,2 izan da hilabete arteko inflazioa aisialdia eta kulturan eta %3 ostalaritzan.