• EKONOMIA
  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleen %4 pobrezia egoeran dago

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleen %4 pobrezia egoeran dago

Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunari buruzko inkestaren emaitzak eman ditu argitara Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailak. Biztanleriaren %75,3k erabateko ongizatea edo ongizate ia osoa dute

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2023eko irailaren 11a
Eg. 2023eko irailaren 11a

Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko inkestaren emaitzak aurkeztu ditu gaur Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailak. Inkestaren emaitzen arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleriaren %92,2 ongizate maila onargarrian dago.

 

4.500 etxeetan egin dute inkesta eta 10.000 pertsonek parte hartu dute denera. Hala, elkarrizketatutako %75,3k erabateko ongizatea edo ongizate ia osoa dute. Dena den, biztanleriaren %4k pobrezia errealean bizi da.

Europar Batasuneko hainbat inkestetan erabilitako adierazleak azaltzen dira Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Organo Bereziak ondutako inkestan, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako pobrezia ehunekoa Europako batez bestekoa baino bi puntu beherago dago.

 

Halaber, bizitzaren kostuaren eta interes tasen igoerak nahiz eguneroko beste aldagai batzuek bizitza duina izateko pertzepzioan eragina dute, eta horrek ongizaterik ez izateko arriskua ikusten duten ehunekoan gorakada ekarri du (%22,3).

Bestalde, zorpetze arriskuak behera egin du eta %1,8an kokatu da inkestako datuen arabera. Hala eta guztiz ere, ustekabeko gastuei aurre egin ezin dieten familia kopurua areagotu da.

Neguan etxea berotzeko gastuei inguruko kezkak ere gora egin du. 2020ko inkestan %6,9 ziren familiak eta 2022an %8,2. Baina, pobreziaren pertzepzioak nabarmen egin du behera eta biztanleriaren %2,4k soilik jotzen du bere burua pobre edo oso pobretzat.