• EKONOMIA
  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako industriak atzeraldian hasi du urtea

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako industriak atzeraldian hasi du urtea

Eustaten arabera, EAEko BPGa %2,2 hazi da urteko lehen hiruhilekoan, zerbitzu eta eraikuntza sektoreen indarragatik

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026ko ekainaren 5a - 11:48
Eg. 2026ko ekainaren 5a - 13:12

Eustat estatistika erakundearen azken datuen arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako BPGa %2,2 hazi da 2026ko lehen hiruhilekoan, iazko epe beraren aldean. Halaber, hiruhileko artean hazkundea %0,5ekoa izan da.

 

Enplegua, aldiz, %0,2 hazi da urteko lehen hiruhilekoan aurreko hiruhilekoaren aldean, eta horrek esan nahi du urte arteko hazkundea %1,3koa izan dela, hau da, aurreko urteko lehen hiruhilekoan baino 12.434 lanpostu gehiago daudela.

EAEko hiru lurraldeetako ekonomia hazi bada ere, industriak beherakada izan du: %0,9 murriztu du jarduera 2025eko azken hiruhilekoarekin aldean, eta atzeraldian sartu da. 2025eko epe berarekin alderatuta, %0,2ko jaitsiera izan du. Lehen sektoreko jarduera ere %0,7 murriztu da urte artean, eta %0,6 aurreko hiruhilekoaren aldean.

 

Bestalde, zerbitzuen sektoreak gora egin du: %2,9 urte artean eta %1,1 2025eko azken hiruhilekoaren aldean, eta eraikuntza ere hazi egin da 2026ko lehen hiru hilabeteetan: %2,5; nahiz eta azken hiruhilekoarekin alderatuta, jarduerak zertxobait behera egin (%1,5).