2026ko lehenengo hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritza salmentak %3,3 egin dute gora, 2025eko epe beraren aldean. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, hots, 2025eko azken hiru hilabeteen aldean, salmentak %0,4 hazi dira.
Eustatek eskainitako datuak dira. Salmenten urtez urteko bilakaera positiboa izan da bai elikadura sektorean (%1,9), baita automoziorako erregaien merkatuan (%9,5) ere. Hiruhileko arteko datuei dagokienez, joera ere goranzkoa izan da elikagaien sektorean, %0,1eko igoerarekin. Aldiz, automoziorako erregaietan salmentek % 0,4 egin dute behera.
Lurraldeka, salmentak gora egin dute: Araban txikizkako saltokien salmentak %4,7 igo dira, Gipuzkoan %3,9 eta Bizkaian %2,6.
Halaber, urteko lehen hiruhilekoan landunen kopuruak %0,5 egin du gora, iazko epe beraren aldean.